
Euskal Sagardoa
Kalitate handiko sagardoa, % 100 bertako sagarrarekin egina, jatorriak eta ezagutzak ematen duten segurtasunarekin. Etorkizunerako apustua sektorearentzat.

Euskal Sagardoa Premium
%100 bertako sagarrarekin egindako kalitate handiko sagardo naturala, Euskal Sagardoa jatorri ziurtagiriaren eskakizun guztiak betetzeaz gain, azterketa organoleptikoan puntuazio altua lortu duena.

Beldarrain Sagardoa
Uzta berezi batetik sortutako proiektua: Beldarrainen osorik egindako lehen sagardoa, sagarretik hasi eta azken produkturaino.
Gure Historia
Tradizioa, familiatik sortua.
2001ean hasi zen Alorrenearen istorioa, Astigarragan, familia baten amets eta ilusioarekin. Xabier Mariezkurrenak eta Garbiñe Etxezarretak hasitako proiektua urteekin hazten joan da, betiere jatorriari, lanari eta sagardoaren munduarekin dugun loturari eutsiz. Gaur egun ere, gure nortasunaren oinarri dira familiaren lana, ondarea eta belaunaldiz belaunaldi transmititutako tradizioa.
Gure sagardoaren historia alorrean hasten da, Aian, Beldarrain baserriko sagastietan. Han hazitako sagarretatik abiatuta, Astigarragan egiten dugu gure sagardoa, prozesu osoa gertutik zainduz, sagastitik botilaraino. Urrats bakoitzari ematen diogun arretak eta eguneroko lanak ematen diote gure sagardoari bere izaera.
Urteek aurrera egin ahala, familiako belaunaldi berriak ere batu zaizkigu, proiektuari jarraipena emateko eta etorkizunera begira hazten jarraitzeko. Iraganetik jasotakoa zaintzea garrantzitsua da guretzat, baina baita tradizio hori bizirik mantentzea ere, garai berrietara egokituz eta gure lan egiteko moduari leial izanez.
Alorrenea, ordea, sagardoa baino gehiago da. Mahaia partekatzeko, familiarekin eta lagunekin elkartzeko eta une bereziak ospatzeko lekua da. Horregatik, gure ateak zabalik ditugu urte osoan zehar, sagardotegiaren ohituraz eta gure gastronomiaz gozatzeko.











